Castellano | Euskara

Lanbide Heziketatik Unibertsitaterako Sarrera


UPV-EHU-rako izena ematea egin nahi duten ikasleek, tutoreei jakinarazi beharko diete izena aurretik emateko asmoa otsailaren 22, asteazkena, baino lehenago.

Martxoaren 6tik 10era bitarteko egunetan, ikasleek bere datuak grabatu behar izangi dituzte https://gestion.ehu.es/gaur webgunean.

Datuak ezin badituzu grabatu, hurrengo galdeketa osatu du eta eraman idazkaritzara martxoaren 10ean baino lehengo.

Deialdi Arrunta

Ezohizko Deialdia

Goi Mailako Heziketa Zikloetatik sarrera

  • Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluak unibertsitatera sartzeko eskubidea emango dio ikasleari. Unibertsitatera sartzeko nota (USN) zikloko batez besteko nota izango da.
  • Onarpen nota hobetzeko, aukera izango du aztergai diren gaietako edozeinetara aurkezteko, enborreko orokorrak barne. Graduetarako onarpen nota (GON) kalkulatzeko era Batxilergoko ikasleentzako bera izango da.
  • Graduaren jakintza adarrarekin lotutako profesioetako prestakuntza zikloren bat egin duten ikasleek lehentasuna izango dute mota horretako ziklorik egin ez duten ikasleen aldean.

Onarpen nota

Uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko, lehen aipatu diren tituluak dituzten ikasleak fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko. Fase espezifiko hori honako irizpide hauen araberakoa izango da:

  • Ariketetan ebaluatuko diren gaien edukia izango da batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgaien curriculumerako ezarritakoa.
  • Ikasle bakoitzak gehienez lau ariketa egin ahalko ditu, berak aukeratzen dituenak.
  • Ariketa bakoitzean bi aukera egongo dira eta ikasleak bat aukeratu beharko du.
  • Ariketa bakoitza 0tik 10 puntura bitartean kalifikatuko da, bi zifra dezimalekin. Azterketa gainditzeko gutxienez 5 puntuko kalifikazioa lortu behar da.
  • Unibertsitate publikoek kasuan kasuko onarpen notaren arabera esleituko dituzte plazak. Nota hori behean agertzen den formularen arabera kalkulatuko da eta hiru zifra dezimal izango ditu.

Onarpen nota (GON) = USN + C1xM1 + C2xM2 + C3xM3

  • USN = Heziketa zikloko batez besteko nota
  • M1, M2, M3 = Gainditutako irakasgaien kalifikazioak.
  • C1, C2 y C3 = Haztatzeko parametroak.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

Maiz egiten diren galderak

Ondoren, EHUk UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA (USE)ren gaineko errazten dituen ohiko galdera-bateria bat ematen ditugu

Graduko ikasketen atxikipena jakintza-adarrei

Hurrengo loturan EHUn dauden graduei buruzko informazioa baita ezaguera-adarrekiko lotura ere aurki ditzake

2016ko behin betiko gutxieneko notak sarbide mota arabera

Gidaliburua


GALDETU

Galderaren bat egin nahi badiguzu, hurrengo datuak bete erantzun ahal diezazugula.

(Datu guztiak nahitaezkoak dira)










Spama saihesteko, hurrengo operazioa burutu dezazula eskatzen dizugu:
captcha




Jakinarazitako datu pertsonalak datu-fitxategi batean sartuko dira, eta Ikastexeko Titularra arduraduna da. Fitxategiaren helburua ikastetxe honetan datorren ikasturteari begira heziketa eta osagarri-eskaintzari buruz interesa zaien pertsoneei zabaltzea da. Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, zuk dohanik ahal izango duzu sartu, indargabetu eta zuzendu eskubideak; horretarako, EGIBIDErekin, Nieves Cano, 10, 01006 Vitoria-Gasteiz harremanetan jarriz.


Azken eguneratzea: 2017/03/14